GUTXIAGOTASUN KONPLEXUAK

 

Kalean irakurri berri dut paskin bat, nire etxe ondoan itsatsia; «herri bat gara», zioen hango esloganean, «erabakitzeko eskubidea» galdegiten duen kanpaina baten harira. Lekuz kanpo utzi nau. Zerbaitek huts egin dit… Begien bistakoa da, herri bat gara; baina, honezkero, jakin beharko genuke hori baino zerbait gehiago garela. Nazio bat. Ibilbide luzeko subjektu kolektibo bat, Estatu bat eratua duena. Nahiz eta konkistatu egin dioten. Baina gai izan da antolatzeko eta subiranotasunaz, hainbat erakundez eta lurralde berezkoaz hornitzeko. Nolanahi ere, kolektibitate fundamentuzkoa, politika gaitasunean maila askoz ere handiagokoa, zerbait sendoago eta herri batek baino kaudimen handiagoa duena.

Ez dakit ulertzen didazun. Esate baterako. Lan izango banu helburu, nire curriculuma aurkeztu beharko nuke. Bidezkoa izango litzateke erakustea Fisikako doktoretza, baita hainbat kargutan, ikertegitan eta adar askotako enpresetan hainbat urtetan izandako eskarmentua, eta, agian, maila jakin bateko zientzia aldizkarietan egindako kolaborazioak… Naturala. Jakina, irakurtzen ikasi nuela ere adieraz nezakeen nire aurkezpenean. Edo batxilergoa amaitu nuela. Baina datu hori garrantzigabea da nire curriculumenerako. Doktore baldin banaiz, aurrez lizentzia lortu dudalako da, eta, horrenbestez, eskolaurrea eta batxilergoa gaindituak ditudalako. Zentzugabea da, eta, gainera, gutxietsi egiten du nire tituluak balioztatzeko dudan gaitasuna, eta horrek berak balioa kentzen dio ustez nire gaitasunari.

Begien bistakoa da, emantzipazioaren borroka arrakastaz burutan ateratzeko gai den gizarte indarrak berekin dakar subjektu gisa eraturiko herri bat izatea. Herri bat baino zerbait gehiago. Eta, alde horretatik, eskuratutakotzat eta sendotutakotzat hartu behar dira hainbat datu; osterantzean, eratzean berean atzera egingo du, desegin egingo da, giza talde gisa sakabanatzeraino eta deuseztatzeraino.

Eskuratutako eta sendotutako datu multzo horren artean dugu euskaldunok, besteak beste, nazio egitatea. Baskonia nazio bat da, eta horren adierazgarri da baieztatzea ez garela ez espainolak eta ez frantsesak. Horixe da Arana Goiriren ekarpen handia. Ziurtzat jotzen du herri honen existentzia eta gaitasuna, eta halakotzat gaitzen du nazioz osaturiko mundu batean, beste bat gehiago balitz bezala definitzen du euskal nazioa.

Bada eskuratutako beste datu bat: euskal herri honek Estatu bat sortu zuen, Nafarroako Erreinua, eta hura mendeetan existitu izana erabakigarria izan zen gero nazio bihurtzeko. Konkistatu egin zuten 1200. urtean, 1512-1530ekoetan, eta indarkeriaz hartu 1620an, baina oraindik ez du etsiak hartu. Horrexegatik, baldin eta subiranotasunaz gabeturiko naziotzat eta Estatutzat jotako herriak bere emantzipazioa galdegiten badu, edo, bestela, antolaera askea edo autodeterminazioa baliatzea, horko baldintza horietan, nazioarteko instantzietan igarobide errazagoa aurkitzen du.

Horregatik guztiagatik, «herri bat gara» formularen bidez adieraztea gure existentzia lehen hezkuntzako edo batxilergoko curriculumarekin etsitzea da ikertegi prestigiodun bat helburu izan beharrean. Uko egitea da trebakuntzarik gorenari, titulu nabarmenenei.

Gizarte edo gizabanakoen alorreko psikologiako edozein adituk ohartaraziko digunez, eritasunen bat agerrarazten dute halako jarrerek. Ez da ez naturala eta ez sanoa. Nortasun nahasmenduren bat adierazten du merezimenduak hala ezkutatzeak. Kasurik soilenean, ezjakintasuna; memoria galtze bat, norberaren ezagutza baliabideak, norberaren balioa galtzerainokoa. Kasurik korapilatsuenetan, diagnostiko bihurriagoa; norberaren buruarekiko lotsa, gutxiagotasun konplexuak, autoestimu galera…

Baliteke halako teknika darabiltenek uste izatea «behetik jota» atxikimendu gehiago lortuko dituztela «erabakitzeko eskubide» hori lortzeko helburuan. Pertsonen nahiz taldeen atxikimenduak, horiek ez «euskal nazio» eta ez «Estatu nafarra» ez onartuagatik, «euskal herri» apal bezain soil horrekin liluraraziak. Arduragabeak halakoak! Ez gure nazioa eta ez gure Estatua onartzen ez duten horiek aspertzeraino erakutsi izan dute ez dutela onartzen gure herria, ezta mugei dagokienez ere. Segi dezatela «sekula existitu ez den Euskal Herriarengatik» borrokan; ez dituzte konbentzituko. Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Edo ikusi nahi ez duelakoa egiten duena baino itsuagorik.

Arestian aipatu paskin horretan bertan, «herriaren ordua da» dio aurrerago. Ahazturik Estatu batek ematen duela herritartasun estatusa. Herritar euskaldun edo nafar izango gara, baldin eta gure geure estatua lortzen badugu. «Herria» deitzekotan, modu kontsekuentean eta askatzailean egin behar da, inongo «herritartasunen» mende jarri gabe, halakoek mendekotasuna eta esanekotasuna baino ez baitakarte.

Gure gaitasunak onartu beharra daukagu, eta ahalik eta etekinik handiena atera gure kapital politikoari. Jakina, herri bat «ere bagara». «Guk —euskal herria, Nafarroako Estatuko herri historikoa—, gure gogoa adierazten dugu eratzeko…». Baina ez ditzagun sekula ahantz nazio eta Estatu berezko baten balioa. Etorkizun aske batek bere burua harro onartzen duen gizarte bat du abiaburu. Autoestimua da erronka kolektibo bat jotzeko baldintza sine qua non. Konplexuak, aldiz, mendekotasunetik eratorritako lasta izaki, areagotu egiten du gure erabakitasunik eza eta ezintasuna, geure buruaz zalantza eginarazteraino.

Advertisements

Leave a comment

Filed under Uncategorized

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s